Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

[Erreportajea] Pausoz pauso, «hitzarmen duin bat» lortu arte

Pasaiako etxez etxeko langileak kexu dira. Exijitu zaien formakuntza ez dator bat ordainarekin, eta hamar urte daramatzate egoera berean. «Bizi baldintza duinak» nahi dituzte.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/01

44 emakume dira, eta eskakizun irmoa dute: «Hitzarmen duin eta propio bat sinatu nahi dugu, zeinak gure baldintza ekonomiko eta pertsonalak babestuko dituen, gure bizi baldintzak duinduz». Pasaian etxez etxeko laguntza ematen duten langileek hamar urte daramatzate soldata berberarekin, eta kalera atera dira egoera sostengaezina dela salatzeko, gutxieneko soldata baino «zertxobait gehiago» kobratzen dutela gaitzetsi baitute, «beste sektoreekiko soldataren aldea sekulakoa da».

Euren ogibidea zertan den galdetuta, hala mintzatu dira: «Pertsonei etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzea, bizi kalitatea hobetzeko asmoz, nork bere etxebizitza utzi beharrik gabe». Bizitokian bertan arreta soziosanitarioa ematen diote erabiltzaileari; adineko jendea edo nolabaiteko menpekotasuna duten norbanakoak izan ohi dira eskatzaileak.

Zerbitzu hori eskaintzeko, jakina, formakuntza espezifikoa exijitu zaie lehenengo, baina eskakizun hori ez dator bat, haien arabera, gero ordainetan eman zaienarekin. «Langile profesionalak gara», aldarrikatu dute, «gure lana primeran ezagutzen dugu, baina Eraikin eta Lokalen Garbiketaren Hitzarmena aplikatzen zaigu».

Bi aldeko auzia
Alde biko negoziazioa eskatzen du haien aldarriak, zerbitzu publikoa baita eskaintzen dutena eta, horrezkero, Pasaiako Udala da arduradun nagusia. Langileen kudeaketa, ordea, Eulen enpresaren esku dago. «Enpresa pribatuek beraien irabaziak lehenesten dituzte, langileen eta zerbitzuaren gainetik», salatu dute.

Egoera hori izanik, kaleak hartzeko derrigortasunean ikusi zuten langileek euren burua, eta aldarria Antxoko barrutian zehar hedatu zuten martxoaren 13an. Haratago egin zuten, gainera, joan den astearteko osoko bilkuran, hamazazpi zinegotziei parez pare jarri baitzieten pankarta «hitzarmen duin bat» galdeginez.

Gaurdaino zenbait zinegotzi kolektiboarekin jarri dira, jada, harremanetan, eta bilkurak egin dituzte. Epe laburrean, auziaren beste partea interpelatzea dute asmo: «Hurrengo pausoa Euleneko enpresa komitearekin elkartzea da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.