Pasaiako EH Bilduk Aberri Egunerako autobusa antolatu du
Koalizioak Iruñean ospatuko du Aberri Eguna, datorren apirilaren 17an. Pasaiatik abiatuko den autobusean izena emateko epea zabalik da.
Pasaiako EH Bilduk apirilaren 17an Iruñean osopatuko den Aberri Egunera egin du dei. EH Bilduk apirilaren 17an Iruñean ospatuko du 2022ko Aberri Eguna. Horren harira, Pasaiako EH Bilduko kideek dei egin dute Iruñeara joateko, eta herritik aterako diren autobusen zerrendetan izena emateko. 10:00etatik 10:30etara Pasaiako lau barrutitatik igaroko da autobusa, eta ondoren Iruñearantz abiatuko da. Iruñeatik itzulera, ordea, 19:30ak aldera izango da.
Koalizioko kideek Pasaiako independentista aurrerakoi eta antifaxista orori egin nahi diote gonbita, bakea, demokrazia eta burujabetza aldarrikatzeko. Horren harira, Amaiurgo gudaren 500. eta lehen Aberri Egunaren 90. urteurrenak ekarri dituzte gogora.
Izena Trintxer Elkartean, Antxetan, Mimos eta Iciar tabernetan eman daiteke, baita Internet bidezko galdetegi honetan ere.
