22. Korrika: Errenteria-Oreretako lekuko guztiak, hemen
Herriko 24 eragilek pasako diote elkarri igande goizaldean Korrikaren lekukoa. Bitan pasako da Errenteria-Oreretatik.
Xenpelar AEK euskaltegiak puzzle eder askoa egin behar izan du 22. Korrika herritik pasatzen denean, lekukoa eramateko prest agertu diren eragileei tokia egiteko. 24 lekuko aldaketa izango dira orotara herrian, bi txandatan banatuta. Izan ere, lehenik Oiartzundik sartuko da Korrika igandeko goizaldeko 03:52an herrian, eta Lezori pasako dio 04:07an; Lezotik Pasaiako badiari bira eman, eta 05:34an sartuko da berriz ere AEKren 22. martxa erraldoia Errenteria-Oreretam.
Hemen doaz, jarraian, bi tarte horien ordutegiak, tokiak, eta horietako bakoitzari dagokion lekuko-eramailea:
- 03:52an, Oreretako Gazte Asanbalda, Arraguako biribilgunean.
- 03:55an, Ereintza Dantza Taldea, Lartzabalgo biribilgunean.
- 03:58an, Touring, Gabierrotako geltokian.
- 04:00etan, Gure Esku, Santa Klara kalean.
- 04:03an, Etxerat eta elkarte gastronomikoak, Herriko Plazan.
- 04:05an, Duintasuna, Xenpelar kalean.
- 04:07an, DBHko eta Batxillergoko ikasleak, Alfontso XI.aren kalean. (Lezoarrei emango diete lekukoa).
- 05:34an, Oreretako Mugimendu Feminista, Kaputxinoetako biribilgunean. (Antxotarrek emango diete lekukoa).
- 05:38an, Oreretako EH Bildu, Kaputxinoetako tunelean.
- 05:41an, Errenteriako Udala, Alabergako biribilgunean.
- 05:42an, Xenpelar AEK-ko ikasleak, Biteri kalean.
- 05:44an, Morrongilleta kaleko geltokian, Lau Haizetara eta Xenpelar Bertso Eskola.
- 05:46an, herriko auzo elkarteak, Urbia plazan.
- 05:48an, udaleko mantenuko langileak, Parke kalean.
- 05:50an, OiangozHau-ko kideak, Beraungo igerilekuan.
- 05:52an, Errenteriako Musika Banda, San Marko kalean (3. zenbakia).
- 05:54an, Kukai Dantza, San Marko kalean (12. zenbakia).
- 05:56, Papresa, Beraungo frontoian.
- 05:58, Beraun kalean, Ereintza Eskubaloia.
- 06:00etan, Pontikako biribilgunean, Ostari.
- 06:02an, Udaltzainen biribilgunean, herriko ikastetxeak.
- 06:05an, Isatseko maldan, Urdaburu Mendizale Taldea.
- 06:11n, Zamalbide jatetxean, Orereta Ikastola.
- 06:14an, Zamalbideko eskola zaharrean, EAJ. (Astigarragakoei emango diete lekukoa).
2019ko Korrikan HITZAk Errenteria-Oreretan jasotako argazkiak ikusi nahi? Hemen daude: