Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pentsiodunek gogotsu hasi dute hilabetea

Pentsiodunek kaleak hartu dituzte hilabeteko lehen astelehenean, eta datozen egunetan eta hilabeteetan egingo dituzten ekintzen berri eman dute.

Pentsiodunak Iberdrolako bulegoaren aurrean egin den geldialdian.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/04

Pentsiodunek gogor eta indartsu hasi dituzte apirileko mobilizazioak hilabeteko lehen astelehenean, eta datozen egunetan eta hilabeteetan egingo dituzten ekintzen berri eman dute. Gaurtik hasita, eta apirila eta maiatzean zehar, sinadurak biltzen egongo dira. Iniziatiba hori Euskal Herri eta Espainia mailan aurrera eramaten ari dira, eta hiru puntuz osatutako idatzi bat osatu dute Madrilgo Parlamentura eramango dutena. Egitasmo horren helburua ahalik eta sinadura gehien biltzea dela esan dute, eta sinadura horiek ekainean Madrilen egingo den manifestazioan entregatuko dituztela azaldu dute.

Aldarrikapenen artean, ondorengoak sartu dituzte: 2022rako eta hurrengo urteetarako pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, KPI errealaren igoeraren arabera; pobrezia-atalasetik beherako pentsiorik ez dagoela bermatzea, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala ezabatuz eta gutxieneko pentsioa handituz; eta pentsio publiko duin bidezkoak eta nahikoak eta Pentsio Sistemaren izaera publikoa bermatzea.

Horrez gain, Euskal Herriko pentsiodunek EAEko eta Nafarroako gobernuei bideratutako kanpaina bat abiatu dutela zehaztu dute. Horren harira, Euskal Parlamentuko alderdi politikoei karta bat bidali diete pentsio guztiak gutxienez 1.080 eurokoak izan behar dutela esanez. Horrekin lotuta, pentsiodunek ikerketa bat egingo dute pentsio horiek bideragarriak izan daitezkeela esplikatuz, eta manifestaziora deitu dute maiatzaren 5ean Gasteizen aldarrikapen horiek indartu eta babesteko.

Bankuen arreta

Pentsiodunek euren haserrea azaldu dute azkenaldian bankuetan ematen zaien arretarekin. Hori dela eta, otsaileko plenoan zortzi puntuz osatutako mozio bat erregistratu zuten pentsiodunei eta pertsona zaurgarrienei banku arreta hobetzea eskatzen zuena. Martxoko mobilizazioetan, Errenteria-Oreretan dauden banku sukurtsal guztien aurrean gelditu ziren plenoan onartutako zortzi puntu horiek bete ditzaten eskatzeko. Bi bankutatik erantzun baikorrak jaso dituztela nabarmendu dute pentsiodunek; izan ere, Kutxak eta Laboral Kutxak arretarako orduak luzatu dituztela baietsi dute. Arretarako ordutegi berriak 08:00etatik 14:30era izango direla aipatu dute, eta, horrez gain, zehaztu dute Kutxak beheko solairuan gestoreak jarriko dituela banku kudeaketak errazteko.

Gaurko manifestazioan Santander eta BBVA banku sukurtsalen aurrean gelditu dira aldarrikapenekin jarraitzeko, eta biek izandako irabaziak zenbatekoak izan diren gogorarazi diete eta ‘lapurrak’ oihuekin agurtu dituzte.

Bankuekin aurrera eramandako aldarrikapenekin egin zuten bezala, gaurko manifestazioan Iberdrolak Biteri kalean duen bulegoaren atarian gelditu dira elektrizitatearen tarifen igoera salatzeko eta euren ondoeza eta haserrea helarazteko. Bulegoan pankarta bat ezarri dute, ‘Argiaren igoerak osasuna kentzen digu’ lelopean.

Pentsiodunak Korrikarekin

Azkenik, Errenteria-Oreretako pentsiodunen mugimenduko kideak Korrikan aterako direla nabarmendu dute. Kutxa parean (Xenpelar kalea 7) hartuko dute lekukoa 04:05ean, eta jendea 03:45ak aldera eremura gerturatzeko eskatu dute. Duintasuna Elkarteko bi kidek eutsiko dute lekukoa Alfonso XI kalea bitarte. Ordua onena ez bada ere, pentsiodunak bertara azaldu daitezen eskatu dute, herriko pentsiodunen mugimendua bizirik dagoela erakusteko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.