Igande goizaldean sartuko da Korrika, Gurutzetik. Lehenago, baina, plaza inguruak berotuko dituzte, lasterketari harrera egokiena egiteko.
Aranzadi zientzia elkartea kontratatu du Errenteriako Udalak eremu honetako landarediari buruzko ikerketa egiteko.
Errenteria-Oreretako hizkuntza aniztasuna kudeatu ahal izateko eta urratsak ematen jarraitzeko, Soziolinguistika Klusterrak udalerriko mapa osatu du.
Zerbitzua Mugi sisteman txertatzeko atzerapena salatzeaz gain, bertakoak lehenetsi eta pantalanak berritzeko ere galdegin du koalizioak.
Ostiraleko Korrika txikiekin hartuko dute abiada pasaitarrek euskararen aldeko martxan. Jendez lepo nahi dituzte kaleak igande goizaldean.
Asteburuan zortzi partida jokatu dituzte Madalensoron. Datorren asteburuan hamar partida jokatuko dituzte, kanporaketak fintzen joateko.
UEMAren eskutik jasotzen ari dira formazio saioak. Helburua ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta, idatzi argi eta ulergarriak sortzeko irizpideak barneratzea da.
Igogailua zerbitzurik gabe egongo da egun osoan.