Lau egitarau, intentzio berdina: 22. Korrika
Ostiraleko Korrika txikiekin hartuko dute abiada pasaitarrek euskararen aldeko martxan. Jendez lepo nahi dituzte kaleak igande goizaldean.
Pasaiako lau barrutietako bizilagunek euskararen alde egingo dute korri datorren igande goizaldean 22. Korrikarekin, baina martxa erraldoia Pasaiara heldu aurretik giroa sortzeko egitarau oparoa prestatu dute Korrika Batzordeek.
Ostiralean bertan emango dituzte euskararen egitasmo erraldoiaren aldeko lehen pausoak San Pedro eta Antxon (aurretik ere, joan diren egunotan, eginak dituzte zenbait jarduera). Hona hemen lau egitarauak:
- SAN PEDRO
- Ostirala
15:30. Korrika txikia; eta jarraian, merienda eta buruhandiak. - Larunbata
17:00. Euskara konkista dezagun.
18:00. Pirata garrapataren abenturak.
19:30. Herri triki-jotze poteoa. - Igandea
04:30. Salda beroa Antxeta elkartean.
05:01. Korrika, badiatik Ondartxora.
- Ostirala
- ANTXO
- Ostirala
15:30. Korrika txikia, Gure Zumarditik. Gero, merienda, jolasak, Korrikaren tonbola… - Larunbata
15:30. The Joselontxo’s txaranga.
21:30. Afaria Ibaiondo frontoian. - Igandea
05:10. Korrika, Buenavistako biribilgunetik abiatuta.
- Ostirala
- DONIBANE
- Larunbata
10:00. Jaizkibel mendiaren ondarea ezagutuz ibilaldia, plazatik.
12:00. Pintxo lehiaketa plazan eta bitartean, Muxikoak.
17:00. Haur jolasak Meipin.
18:00. Korrikako koreografia Meipin.
18:30. Kantu Jira Meipin.
21:30. Afaria Bixi-Bixi Elkartearen lokalean. Gero, June Galardiren kantaldia. - Igandea
01:00. Andoni Oilokiegiren kontzertua.
04:32. Korrika, Termika zaharretik plazara.
- Larunbata
- TRINTXERPE
- Larunbata
22:00. Bertso afaria. Ate irekiera ordu erdi lehenago. Andoni Egaña eta Alaia Martinen saioa, Trintxer elkartean.
02:00. Trintxer quizz-a eta musika.
04:30. Gudarien Enparantzan elkartu.
04:50. Korrika hasi.
- Larunbata