'Lumineszenteak' erakusketa ikusgai, Xenpelarren
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren lana da 'Lumineszenteak'.
Lumineszenteak erakusketa inauguratu berri zuten atzo Xenpelar Etxean. Lanak dagoeneko ikusgai daude dagoeneko.
Erakusketaren izen osoa Lumineszenteak. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait da. Proiektuaren sortzaileak Igone Mariezkurrena kazetaria eta Irantzu Pastor argazkilaria dira. Proiektua argazki sorta batek eta liburu batek osatzen dute. 2018 eta 2021 bitarte munduko hainbat herrialdetan egindako elkarrizketen emaitza dira.
Aurkezpena hasi baino lehenago Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak hartu zuen hitza, proiektuko sortzaileei eskerrak emateko egindako lanagatik. Jarraian, Mariezkurrenak eta Pastorrek hartu zuten hitza, erakusketaren nondik norakoak azaltzeko. Ia ordubetez, erakusketan jorratutako herrialde ezberdinak hizpide izan zituzten. Indiatik hasita eta Euskal Herrian amaituta, bidean Palestinatik eta Lakota Naziotik pasatuz.
Erakusketa astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara arte. Hilaren 23an amaituko da erakusketa.