PSE-EE pozik Mugiren tarifak izoztea eskatzen duen mozioa onartu delako
Erabakia aho batez hartu zen Lezoko udalbatzarrean.
Lezoko udalbatzarrak Mugi sistemaren tarifak izoztea eskatzen zuen mozioa aho batez onartu zuen, EHBilduk, EAJk eta PSE-EEk bat egin ostean. Mozioak bi urteetan tarifak izoztea eskatzeaz gain, garraio-eskaintza zabaltzea eta laugarren tarte bat ezartzea eskatzen du.
Lezoko PSE-EEren ustetan, tarifak “sozialagoak eta progresiboagoak” izan behar dira. Sozialisten arabera, “energiaren kostuaren igoera eta inflazioa ez dute erabiltzaileek ordaindu behar”. Azkenik, sistema hori “estrategikotzat” jo du PSE-EEk.