'Zaharrak Berri' musika-proposamena Gabierrotako zaharren egoitzan
Hilaren 10ean, igandea, izango da emanaldia, eguerdiko 12:00etan.
Errenteriako Musika Kultur Elkarteak musikaz alaituko du Gabierrotako zaharren egoitza. Hitzordua hilaren 10ean ezarri dute, eguerdiko 12:00etan. ‘Zaharrak berri’ izena duen zikloa 11 musikariz osatutako formatu txikiko musika-proposamena da. Helburua egoitza alaitasunez betetzea da. Horretarako, Gabierrotako Jesusen Bihotzeko egoiliarrei eta haien senideei iraganeko gai eta konposizioak eskainiko dizkiete, baina etorkizunera begiratzeko tartea izango dute baita.
Sarrera doakoa izango da, eta taldeak senideei bertaratzeko deia luzatu die.