Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

ABB-Niessengo langileak zoriondu ditu LABek, akordioa babestegatik

"Bizitza erdigunean jartzeko" pausoak eman dituztelako zoriondu dituzte. Bozketaren emaitza "argia" izan dela nabarmendu dute.

abb niessen lab ABB-Niessen fabrika, Aranguren industriagunean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/04/07

ABB-Niessen enpresan akordiora iritsi dira langileak eta zuzendaritza. Horren harira, LABek oharra argitaratu du, langileak zoriontzeko asmoz. Lau ordezkari dituzte enpresa batzordean, ELAk hiru eta UGTk bi.

Hiru urterako ituna adostu dutela jakinarazi du LABek, eta xehetasunak eman ditu. Soldata horrela igoko da, urteka. Horrela azaldu du sindikatuak:

  • 2021: 300 euroko igoera lineala eta kontsolidagarria. 2021ko urtarriletik kontuan hartuko dena (KPI negatiboa izan zen 2020an).
  • 2022: KPI igoko da(%6,5).
  • 2023 urterako: KPIa bermatzen da, eta KPIren zenbatekoaren arabera igoera gehigarri bat adosten da KPI+%0,5 artekoa izan daitekeena (%6tik beherako KPI bada). %6tik gorakoa bada KPI, eta enpresaren gutxieneko helburuak beteko ez balitu eta salmentak gutxituko balira, berriro negoziatuko litzateke soldata igoera.

Horrez gain, euren “aldarrikapenik garrantzitsuena” lortu dutela azaldu dute: adindez nagusiago diren langileentzako gauak murrizteko aukera martxan jartzea.

Enpleguari dagokionez, honakoa lortu dute: “Ekoizpeneko lanpostuen mantentzea: errelebu kontratua bermatuko da, eta errelebistak ekoizpenean sartuko direla adostuko da”.

Bajak %100an osatuko direla iragarri dute, baita ituna iraungi eta aurrera begira ere. Horrez gain, Gipuzkoako metaleko hitzarmenarekiko lotura bermatu dela adierazi du sindikatuak, enpresa itunean jasotzen ez dena “automatikoki aplikatuz”.

“Inoizko parte-hartzerik handiena”

“ELA sindikatuak akordioaren kontra egin zuen arren, eta kontrako bozka eskatu, batzarraren emaitza argia izan da: 118 baiezko boto eta 29 ezezko”, adierazi dute. Bozketan parte hartu duten langileen kopurua “inoizko handiena” izan dela ziurtatu dute, %80 gaindituta.

“Niessengo langileak zoriondu nahi ditugu LABetik, erakutsi dutelako aberastasunaren banaketa beharrezkoa dela eta baita ere bizitza erdigunean jartzeko pausoak eman dituztelako”, gaineratu dute.

2008 eta 2019 urteen artean langileen eroste ahalmena jaitsi dela gogorarazi dute, eta Barne Produktu Gordinean ere gero eta gutxiago direla soldatei bideratzen zaizkien kopurua. “Horregatik”, esan du LABek, “soldatak KPIaren arabera eguneratzea ezinbestekoa da, gizartearen pobretzea ekiditeko. Oinarrizko produktuen garestitze izugarria (KPI baino askoz handiagoa) zuzen zuzenean pairatzen dugulako langileok”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.