Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IRITZI EMAILEAK. GARAZI UGALDE PIKABEA. LEZO.

Ihes betea zilegi balitz

Lezo
Orokorra
2022/04/07
Garazi Ugalde Pikabea

Data ofiziala baino lehentxeago hasi zen keinuka udaberri giroa, otsailaren hondarrean. Neguaren amaiera iragartzera etorri zen zoroaldi laburrean, hasi ziren txoriak kantuan, loratu ziren zelaiak, goxatu larruak. Zehazki, otsailaren 24an lehertu zen gure etxean bedatsea, primadera edo udalehena, Euskal Herriko zein txokotatik garen mintzo.

Otsaileko egun berean egin zuen eztanda gerrak Ukrainan, eta Errusiaren inbasioak gupidarik gabe astindu ditu hiriak eta biziak ordutik. Ezagunak zaizkigu ondorioak: txikizioa, beldurra, biziraupen grina, iheserako bulkada, ezbaia, halabeharra, agurrak, zauriak, exodoa… Kolorea hartu digute gerrako irudiek Europaren muga ukiezinetan.

Pantailaren beste aldetik iristen zaiguna haragizko bihurtu zaigu, gainera: aurpegia eta izena jarri diegu gurera heldu berri diren errefuxiatu ukrainarrei. Herrialdetik ateratzeko modua izan duten emakumeak, haurrak eta adinekoak dira gehientsuenak, eta ongi dakite nora datozen. Tolosako, Oñatiko eta Berrizko harrera zentroetan hartu dute babes batzuek; bertakoen etxeetan edo familia ezagunetan, beste zenbaitek. Izan ere, ez da nolanahikoa inguru honetan errotuta dagoen ukrainar komunitatea, eta makina bat dira udaz uda oporraldia pasatzera etorri izan diren Txernobylgo haurrak ere. Beste askorentzat, ordea, igarobidea baino ez da izango Frantziaren eta Espainiaren arteko bazter lauso hau.

Bidean doazenen beharrari erantzuteko, Irunen 150 leku dituen aterpe bat inauguratu duela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak martxoa hasieran. Bidasoaldean aspaldi behar zen baliabide bat, bide batez esanda, testuinguru honetan iritsi bada ere azkenean. Martxoa erdialdera, Irungo Harrera Sareak salatu zuen aterpe hori ez zegoela oraindik martxan, ezin izan zituztela hara bideratu Bartzelonara bidean Irunera iritsiak ziren bost emakume ukrainar. Ertzaintzarekin eta Gurutze Gorriarekin hitz egin ondoren, Donostiako hotel batean eman zieten ostatu. Salatu zuten, baita ere, «dublinatua» izan zen migratzaile baten kargu egin behar izan zutela gau berean, aterpe batean lo egiteko baldintzak betetzen ez zituelako kale gorrian geratuko baitzen bestela. Ez dezagun ahaztu egun batzuk lehenago 24 urteko Ibrahim Diallo Bidasoa ibaian desagertu zela Hendaiarako muga gurutzatu nahian.

Muga bi noranzkoetan gurutzatzen ari dira migratzaile eta errefuxiatuak, baina, bistan denez, hegoaldetik iparralderako bidea baino samurragoa suertatzen da iparraldetik hegoalderakoa. Pausuko etxolan ez dute ukrainarrik atxikiko, ez eta mugaren alde honetan atzeman eta bortxaz Baionan askatuko. Harrera Sareko Josune Mendigutxiak HITZA-ri elkarrizketa batean esan zion moduan, «batzuei alfonbra gorria jartzen diete, besteei, ordea, marra gorria». Ozenago esan zitekeen, baina ez argiago.

Guztiontzako korridore humanitario seguruak aldarrikatu beharrean suertatu gara azken aldian. Korridore humanitarioak behar dira —jatorria eta helmuga edozein izanik ere— bidean direnei bidaia areago ez zailtzeko, zaurgarrien kolkotik negozioa egiten duten
mafiei joko zelaia mugatzeko. Ez gara kapritxo batez edo karitateaz ari, oinarrizko giza eskubideez ari gara.

Mugaren bi aldeetako erakundeek dute, neurri handi batean, Bidasoa inguruan gertatzen ari denaren ardura, badute eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Herritarroi aldarri egitea dagokigu, beste alde batera begiratu arren paseko txoriek joan-etorrian jarraituko baitute edozein baldintza eta urtarotan. Zutabe honek udaberriari buruzkoa behar zuen, bihotz-gozagarriagoa, baina, zer egingo diogu… Lili hori-moreen artean errealitate gordina loratzen da batzuetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.