Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Ibai Trebiño. Kazetaria.

"Dokumentalak balio handiagoa du gaur egun 2015ean baino"

Donbasseko gerrari buruzko dokumentala emango dute bihar Oiartzunen. Ibai Trebiño egileak Ukrainako egoeratik eratorritakoak aipatu ditu.

ibai trebiño donbass Ibai Trebiño, dokumentalaren egileetako bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/04/07

Euskal Herria-Donbass elkarteak antolatuta, Donbass, gerra Europaren bihotzean dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia egingo dute bihar. Ibai Trebiño dokumentalaren egileetako bat izango da Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan (19:00etan hasiko da).

Dokumentalak zazpi urte dituen arren, ez dela zaharkitu defendatu du Errenteria-Oreretan bizi den kazetari gasteiztarrak.

Gerra egoera, Donbasseko gerra islatzen du zure dokumentalak. Duela zazpi urtekoa da, baina gaur egungo gerra ulertzeko gakoak ematen al ditu?

Dokumentala 2015ean errodatu genuen. Alde batetik, Krimea eta Donbasen, eta bestetik Kharkiv eta Ukrainako armadaren kontrolpean zegoen eremuetan. Guk egin orduan egin genuen gaur egungo kazetaritzak egin duena baino gehiago: bi aldeen bertsioak jaso.

Paradoxikoa den arren, dokumentalak gaur egun balio handiagoa du orduan baino, laguntzen duelako gaur egungo gerra horren testuingurua ematen. Gogorarazi behar da gerra duela zortzi urte hasi zela, eta gure ustez, dokumentalak plazaratzen ditu gaur egungo egoera ulertarazteko gakoak.

Testuinguru hori emateak ez du esan nahi Errusia egiten ari dena justifikatzea, baizik eta gako batzuk mahai gainean jartzea, nondik norakoak ulertzeko. Errusiak egin duena ez da justifikagarria, baina badituzte beraien arrazoiak.

Gerran lehen biktima egia dela esaten da. Orain, gainera, diskurtso bakarra gailenarazi nahi dute, hainbat medio itxiz. Nola lor daiteke hango informazio lausoa?

Gerra batean ez dago garailerik, eta herriak sufritzen du. Eta bai, lehenengo biktima egia da. Jauzi kualitatibo handia ikusten ari gara orain. Gerra guztietan dago propaganda, eta benetakoa da baieztapen hori; bi bandoek egiten dute propaganda.

Larriena da nola asumitu dugun alde bakarreko propaganda, kasu honetan Ukrainakoa. Izan ere, Errusiako informazioa debekatu egin digute. Horregatik, zaila da kontrastatzea.

Bertatik bertara egiten den lana da garrantzitsuena. Butxan —adibidez— daudenen lana aitortu behar da. Tristea da, hala ere, Mariupolen eta gatazkan dauden beste hainbat eremutan ez dugula kazetaririk ikusi. Toki horietan gertatzen direnei buruz hitz egiteko Ukrainaren bertsioa bakarrik erabiltzen da, eta hori nahiko kezkagarria da. Propagandaren erabileran jauzi kualitatibo handia egon da.

Ildo horretan, zu zeu ere isilarazi eta seinalatu zaituzte. Diskurtso dominantetik ateratzeak arrisku horiek ditu?

Nire kasuan, hiru bider egon naiz Donbassen, eta esan dezaket isilarazi nautela, kontatzen ditudanak ez omen zaizkiolako inori axola. Ildo ofizialetik harago doazenek pairatu behar izan dute errepresioa. Hor dago Pablo Gonzalezen adibidea: kartzelan dago, nahiz eta kazetari on eta inpartziala den.

Horren atzean mugimendu asko daude. Sorosen zerrenda esaten zaionean agertu ginen, edo Ukrainako Zerbitzu Antiterroristen paperetan. Orain ere guri buruzko informazio pertsonalak ari dira zabaltzen hainbat komunikabide. Hori salatu behar da, eta horri buruzko hausnarketa zabaldu behar da.

Hau ez dut esaten ni bakarra naizelako, baizik eta sorgin-ehiza orokor batean gaudelako.

Ostiral arratsaldean dokumentala emango duzue Oiartzunen. Ondoren, solasaldia egingo duzue. Zer izango duzue hizpide?

Dokumentalaren ikusi ondoren, 2015etik gaur egun arte gertatu direnei buruz arituko gara hizketan. Garrantzitsua da gatazka bere osotasunean ikustea, eta ez bakarrik foku txiki batekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.