Arauak eta mugak familian lantzeko Treba tailerra egingo dute gurasoentzat
Leyre Cano psikopedagogoarekin izango dira bi saioak, apirilaren 27an eta maiatzaren 18an. Izena eman behar da aldez aurretik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoentzako antolatu duen Treba programaren bigarren saioa izango da hil honetan Oiartzunen. Udalaren laguntzarekin antolatu dute.
Oraingo honetan, haur eta nerabeekin arauak eta mugak familian landuko dira, Leyre Cano psikopedagogoarekin. Tailerra hilaren 27an (asteazkena) izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan. Gaia bi saiotan landuko da: maiatzaren 18an izango du segida.
Tailerra dohainik izango bada ere, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, tailerrean parte hartu nahi duenak e-posta bidez idatzi beharko du, apirilaren 22 baino lehen.