Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Bretainiarrak Korrikan, Yanni zaldia hurbilarazten

Bretainiako 30 bat lagunek Oiartzun-Karaez senidetze batzordekoen kilometroan korri egingo dute. Ar Redadeg antolatzen dute parte-hartzaileek; Fulup Kerek hurbildu du hango errealitatea.

Bretainiarrak 2019ko Korri Bretainiarrak, 2019an, Oiartzunen. Aurten ere egongo dira.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/04/08

Korrikak atzerritik etorritako gonbidatuak izango ditu Oiartzundik pasatzen denean. Bretainiako 30 bat lagun izango dira, Ar Redadeg (hango Korrika) antolatzen ibiltzen direnak. Diwanetako ikasle, guraso eta langileren batek ere osatuko dute segizioa.

Fulup Kere izango da etorriko denetako bat. Bretoieraren aldeko lasterketaren aldeko zuzendaritzako kide da. Beraien kilometro “ofiziala” Baionan izango da, bihar, 17:55ean, okzitanieraren aldeko La Pasem-ekoekin batera. Goizaldean Oiartzunen ibiliko dira, Karaezeko senidetze taldearekin batera. “Harro egongo gara Gwenn ha du-a [Bretainiako bandera] eta Ar Redadegena erakustearekin”.

Bretainiako errealitatearekin alderatuta, euskararen aldeko borroka “oso garatuta” dagoela azaldu du Kerek. “Seaska eta Korrika guretzako eredu dira. Esperientzia horiek gureganatu ditugu, Bretainiako testuingurura egokitzeko”, azaldu du.

2008an hasi ziren Ar Redadeg egiten, 600 kilometroko ibilbidearekin. “Erotzat hartu gintuzten kilometro bakoitza 100 edo 200 eurotan saldu nahi genituela esan genuenean esan genuenean; askok esaten ziguten bost euroan saldu behar genituela…”, gogorarazi du Kerek. Ez zen arazorik izan: 600 kilometroak saldu zituzten, eta Karaezera garaiz iritsi ziren, diwanen 30. urteurrena ospatzeko.

Aurtengo ekitaldirako (maiatzaren 20tik 28ra izango da) kopurua ia laukoiztu dute: 2.200 kilometro egingo dituzte zortzi gau eta beste hainbeste egunetan. Ibilbide osoan animaziorik ez dela falta gaineratu du Kerek. “Erosleek bere kilometroan korri egiteko joera hazten ari da, gainera. Pixkanaka jendea ari da ulertzen lekukoa eskuz esku pasatzeak duen garrantzia”.

Lehenengo ekitaldi hartan, lortutako diru sarrera guztiak diwanei bideratu zizkieten. Oraingoan, bildutakoaren erdia zuzenduko diete bretoiera ardatz duten ikastetxeei, eta beste erdia hizkuntza garatzeko proiektuei: “2022an haurrentzako eskulan tailerrak finantzatuko ditugu, mahai-jokoak sortzeko, esketxak egiteko, antzerkigintzarako… Haurrentzako aisialdiari ere bideratuko diogu dirua, baita bretoierazko surf ikastaroei ere, kazetaritza profesionalizatzeaz gain”. Kerek zehaztu duenez, lasterketaren zuzendaritzatik kanpoko “jakintsuen kontseilu” batek aukeratzen ditu proiektuak, eta gero Ar Redadegek onartzen ditu.

Irudi “alai eta dinamikoa”

Kerek azaldu duenez, Ar Redadegen ekitaldi bakoitza “oso garrantzitsutzat” jotzen dute hizkuntzaren aldeko ekintzaileek zein bretoieraren lagunek. Emsav Bretainiako mugimendu abertzaleak parte hartzen du. Salbuespen batekin: “Fatxek izan ezik, sistemakikoki errefusatzen baititugu”.

Fulup Kere

Fulup Kere karaeztarra.

Gaur egun udal gutxik uko egiten diote kilometro bat erosteari, herritarrek gaizki ikusiko bailukete. “Irudi dinamiko eta alaia eramaten dugu, eta beharra dugu. Izan ere, gehiegitan —halabeharrez— egoten gara baliabide faltak salatzen. Ar Redadegek haize freskoa dakar, eta populazioaren ikuspuntua aldatu du”.

Hala ere, oraindik lan asko egiteko daukate, egoera zailean baitago bretoiera. Azken ikerketen arabera, 200.000 bat hiztun ditu, eta horien %70 65 urtetik gorakoa da. Diwanek 20.000 ikasle dituzte, baina eskola populazioaren %3 besterik ez dira.

“Irakasle askoren beharra daukagu, baina Hezkuntza Nazionalak bretoierazko bi lanpostu berri baino ez ditu sortu!”, kexatu da Kere. Hizkuntzaren egoera deskribatzeko esaldi bat erabili du Kerek: “Pell emañ Yann diouzh e gazg“. Alegia, Yann oraindik bere zaldiarengandik urrun dago.

Gainera, pandemiak okertu egin du egoera: ikastaro trinkoak dira bretoiera ikasteko modurik onena, baina asko jaitsi da ikastaroen kopurua. “Ikasi nahi lukeen guztiak izan beharko luke bretoiera ikasteko aukera, eta ez bakarrik lan bila ari direnek.Gainera, bretoia hitz egiten ez duten irakasleei ireki behar litzaieke aukera”, adierazi du.

Kere ezkor da etorkizunarekin: “Frantziako estatuaren kate jakobinoak estutzen gaituen artean, bretoia hizkuntza soziala izango den itxaropenik ez dut”. Autonomia eskatu du, hizkuntzari buruz erabakitzeko bada ere.

Gwitregetik Gwenedera

Ar Redadeg maiatzaren 20an aterako da Gwitregetik (Vitre) aterako da. Kerek azaldu duenez, Breizh Uhel (Bretainia Garaia) eskualdeko hiria da, eta bertako beste hizkuntza —galoa— hitz egiten den eremuan dago. Elebitan ematen duten ikastetxeak daude bertan. “Bretoieraz ikasteko benetako eskaera dago, eta egokia iruditu zaigu herriko eragileei erantzutea”.

Gwened (Vannes) izango da helmuga izango den lehen hiri handia. Iaz Gwengampera iritsi zen, eta 15.000-20.000 pertsona tartean elkartu ziren. “Festa handia ospatuko dugula uste dut. Gwenedeko portuan izango da, hiriaren erdian. Leku bikaina da Ar Redadegen mezua irakurtzeko!”.

Modu horretan, bultzada eman nahi diote bretoierari, Yannek zaldia hurbilago izan dezan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.