Elkartasun Barrikotea berriro bueltatuko da
Hilaren 23ko gauean egingo dute urteroko barrikotea, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude Miren eta Kastro tabernetan.
Elorsoron egingo dute afaria. Bi urteko hutsunearen ondoren, Oiartzungo Elkartasun Barrikotea hilaren 23an bueltatuko da. Larunbat gau horretan Elorsoro kiroldegian elkartuko dira, 21:00etan.
Sarrerak 22 euroan salgai daude, Miren eta Kastro tabernetan.
