Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Gazteen kezka eta beharrak, udalaren muinetara

Pasaia
PolitikaUdala

Adingabeak subjektu politiko bihurtzeko lanean da Pasaiako Udala. Horren barruan, bertatik bertara ezagutu dituzte 100 gaztek zenbait udal ardura eta zinegotziekin elkartu dira gero, dituzten premien berri emateko.

Udal arduradunekin elkartu aurretik, zerbitzuen pabiloia [argazkian] eta udaletxea bisitatu zituzten ikasleek. [Argazkia: Iñaki Berrio].
2022/04/08
Oarso Bidasoko Hitza

Gertuagotik ezagutzen dituzte orain Pasaiako hiru ikastetxeetako haur eta nerabeek udal ardurak; izan ere, joan den hil bukaeran bi bisita egin baitzituzten Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta La Anunciatako 100 bat eskolatuk Pasaiako Udaleko Zerbitzu, Mantenu lan eta Sareen sailaren pabiloira, bertoko langileen egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko. Horren aurretik, gainera, Arizabalo Jauregian —udaletxea— bisita gidatua egin zuten LH eta DBHko eskolatuek, alkate eta zinegotziekin batera, eraikin nagusiko sailak gertutik ezagutzeko.

Zerbitzu horietako langileek haur eta nerabeei azaldu zieten zer-nolako ardurak dituzten, eta horiek konplitzeko erabiltzen dituzten zenbait gailu probatzeko aukera ere izan zuten pabiloian. Besteak beste, gertuagotik ezagutu ahal izan zituzten adingabeek kaleen garbiketa, zaborraren kudeaketa, herri altzarien konponketak, argiteria zerbitzuak edota lorezaintzari loturiko egitekoak.

Euren kezka eta ezinegonak ere eraman zituzten topaketara, bai eta etorkizuneko Pasaia haien neurrira diseinatzeko dituzten proposamenak ere. Horiek guztiak udalbatza osatzen duten zinegotziei helarazi zizkieten, aurrez aurre.

Gazteen kezkei, erantzun politikoa
Hiru multzotan banatu ziren ikasleak: antxotarrak, sanjuandarrak, eta trintxerpetar nahiz sanpedrotarrak. Horietako bakoitzean bi zinegotzi eta zenbait udal teknikari —bakarra batzuetan eta bina besteetan— eseri ziren, adi-adi euren galderak entzun eta horiei erantzuten ahalegintzeko.

Antxotarren kezka nagusia topoaren obrak izan ziren; gazteei horiek nola eragingo dieten azaldu zien Izaskun Gomez alkateak. Biteri plazaren eraberritzea, segurtasuna eta handiagoentzako jolas parkeak ere izan zituzten hizpide, besteak beste. Anunciata eta Lizeoko ikasle antxotarrek gazteentzako jolas eremu berria sortzeko eskatu zuten. Olaia Gerendiain

Trintxerpe-San Pedro taldean aurrekontuekiko kezka agertu zuten ikasleek, eta aspalditik dakarten eskaera bat ekarri zuten gogora: gune estali gehiago behar dituzte kalean egon ahal izateko. Trintxerpeko Aranederreko pistetan gazteentzako espazio bat nahi dute Karmengo Ama eta Lizeoko ikasleek. O.G.

Donibanen kirol pista bat eskatu zuten DBHkoek, eta zuntz optikoa noiz helduko ote zaien galdetu zieten arduradun politikoei. Mugikortasuna hobetu eta bidegorria buka dadin ere funtsezkotzat jo zuten haur nahiz gazteek. Kirol pista berri baten beharra helarazi zieten gazte sanjuandarrek udal arduradunei. O. Gerendiain


 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.