Madalenetako kartel lehiaketa martxan da
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da.
Errenteriako Udaleko Kultura Sailak 2022. urteko Madalenetarako kartel lehiaketa martxan jarri du dagoeneko. Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du, JPG formatoan bidali behar da, eta Herri Bizia webgunean dagoen formularioa bete beharko da.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da. Epaia ekainaren 7an jakinaraziko dute, eta irabazleak 850 euro jasoko ditu. Herritarrek ere bozkatzeko aukera izango dute, kasu honetan, Herria saria hautatzeko. Aurretik hautatutako 50 lan ikusgai jarriko dituzte Xenpelar Etxean, eta bertatik pasatzen diren pertsonek bozka emateko aukera izango dute maiatzaren 30tik ekainaren 6ra arte. Herritarren bozka gehien jasotzen duen lanaren egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen eskuratuko ditu.