Udal txistulari taldearen emanaldiak apirila osoan zehar
San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko du gotorlekuko zelaian.
Udal Txistulariak, Errenteriako udaletxean. Errenteria-Oreretako udal txistularien taldeak emanaldi ezberdinak eskainiko ditu apirilean. Lehenengoa igande honetan, hilak 10, izango da. 9:00etan abiatuko dira udaletxetik Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetara. Bertan aritu ostean, udaletxera bueltatuko dira bertan amaitzeko.
Bestetik, San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko dute gotorlekuko zelaian, Herri Arte Eskolako trikitixa eta txistu ikasleen laguntzaz. Erromeria 12:00etatik aurrera hasiko da. Ondoren, Zamalbide auzora mugituko dira ibilbidearekin jarraitzeko.
