Pala txapelketak baditu final laurdenetarako sailkatuak
Sailkapen hauek eta gero final erdiak jokatuko dituzte Madalensoron.
Zutik, Murua, Agirre, Toledo epailea, Mateos eta Rosa. Azpian, Etxeberria, Etxeberria, Susperregi eta Hernandez. Apirilaren 9 eta 10ean Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia egin dute, guztira hamaika partida jokatu dituzte. Eskualdeko jokalariei dagokienez, aurreko astean sailkatu ziren Hernandez eta Suspe oiartzuarrek ez dute aurrera egitea lortu.
Emakumeen txapelketako bi partida jokatu ziren eta Rosa eta Mateosek, eta Agirrezabala Aranburuk osatutako bikoteek lortu zuten hurrengo faserako txartela. Lehenengo bikotearen kasuan lehia estua izan zuten, puntu batengatik irabazi baitzuten.
Beraz, jakina da final laurdenetan nortzuk jokatuko duten. Orain, aste santuan, atseden hartuko du txapelketak.
Emakumeen Txapelketa
- Rosa — Mateos / Agirre — Murua: 25-24
- Agirrezabala – Aranburu / Izagirre – Garate: 25-09
Gizonen Hirugarren Maila
- Polaina — Arregi / Izkierdo — Aizkorreta: 18-25.
- Badiola — Viana / Arruabarrena anaiak: 24-25.
- Etxeberria – Etxeberria / Hernandez – Susperregi: 25-10.
- Etxabe – Txapei – / Manzisidor – Ferrero: 25-21.
- Iraola – Gonzalez / Laso – Loidi: 25-22.
- Zendoia – Ruiz / Beitia – Juaristi: 24-25.
- Esoain – Lazkano / Mitxelena – Aizkorreta: 25-15.
Gizonen Bigarren Maila
- Begiristain — Arteaga / Mitxelena — Garbisu: 16-25.
- Luixa — Luluaga / Berho — Oria: 25-17.
- Salegi – Arrieta / Asiain – Bertiz: 25-14.
