Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizarteaKultura

San Markoko gotorlekua apirilaren 14an irekiko da

Aste Santuko egun guztietan, eta ekainaren 19a arteko asteburu guztietan egongo da zabalik. Horrez gain, bisita gidatu bat da denboraldiko berritasun nagusia.

San Markoko gotorlekua irekiko da ostegunean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/12

San Markoko gotorlekuaren denboraldi hasiera Aste Santura aurreratuko dela iragarri dute gaur goizean Iñaki Queralt Agiritegia zinegotziak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak gaur goizean San Markoko gotorlekuan egin den agerraldian. Gotorlekua Aste Santuko egun guztietan bisitatu ahal izango da, apirilaren 14tik 18ra, eta ekainaren 19a arte asteburu guztietan egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekainaren 19tik aurrera irekiera egunak moldatuko dira.

Horrez gain, denboraldi berrirako sartu duten berritasun nagusia gotorlekuaren historia beste ikuspuntu batetik berraurkitzeko aukera emango duen bisita gidatu bat da. Bisita berri horrek San Marko mendia eta Bizarainen magala koroatzen duen leku horretako txoko guztiak arakatzen ditu. Bisita horri esker, denboran atzera bidaiatu ahal izango dute bisitariek, eta gotorlekua ezagutzeaz gain, Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko biztanleriaren nortasuna osatu duten mugarri historiko garrantzitsuenak ezagutuko dituzte.

Gotorlekuko sarrerak eta bisita gidatuak doakoak izango dira, eta honakoa da bisiten ordutegia:

  • Euskaraz: 10:00etan, 12:00etan eta 16:00etan.
  • Gaztelaniaz: 11:00etan, 13:00ean eta 17:00etan.

Bisita gidatuak jarraitzeko, ez da aurretiko erreserbarik egin behar, baina bisita hori taldean egin nahi bada, aldez aurretik harremanetan jartzea gomendatu dute udaletik, turismoa@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 44 96 38 telefonora deituz.

Hilabete honetan ere San Markoko gotorlekuan erakusketa bat irekiko da eta laster emango du udalak horren berri.

Espazio ludiko-kultural aproposa

San Markoko gotorlekua naturaz inguratua dago, eta egun pasa egiteko egokia den espazio ludiko-kultural bateko ekipamenduaren parte da.

Gotorlekua Errenteria-Oreretatik eta Pasai Antxotik 5 kilometrora dago; Lezotik eta Pasai San Pedrotik, 6ra; Oiartzundik eta Pasai Donibanetik, 7ra; eta Donostiatik, 8ra. Horrez gain, oinez, zaldiz edo bizikletaz iritsi daiteke, eta jende guztiarentzat irisgarria da, aparkaleku propioa eta igogailua baititu.

2008an Museografia eta Museologia Proiektua jarri zen abian, eta horri esker, XIX. mendeko San Marko gotorlekuaren jatorrizko jarduera erreproduzitu ahal izan zen. Bisita gidatu hori modu autonomoan egiteko mantentzen da, beheko obran jarritako panelen bidez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.