2022/4/12

Mantenu lanak egingo dira Jaizkibel hiribideko zuhaitzetan

Apirilaren 21eko goizean izango dira lan horiek. Lauzpabost orduko iraupena izatea aurreikusten da, eta ez da errepidea moztuko.

Ramon Sagarzazu oiartzuarra berriz epaituko du Auzitegi Nazionalak

Dignidad y Justicia elkarteak egin du eskaera eta Sagarzazurekin batera beste 10 euskal herritar ere epaituko dituzte.

San Markoko gotorlekua apirilaren 14an irekiko da

Aste Santuko egun guztietan, eta ekainaren 19a arteko asteburu guztietan egongo da zabalik. Horrez gain, bisita gidatu bat da denboraldiko berritasun nagusia.

Laurak Batek garai berrietara egokitzeko urratsak egin ditu

Aplikazio bat sortu dute eta sare sozialetan presentzia indartzen ahalegindu dira. Horrez gain, elkarteak logo berria dauka.

'Bidaiaide' antzezlana hilaren 24ean ikusgai

Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Laborategiak aurkezten duen antzezlana 'Geuretik sortuak' egitasmoaren baitan sortu dute.

Aparkalekuen gaineko proposamen sorta egin du EH Bilduk

Pasaia, inguruko herrien aparkaleku publiko izateari uztea nahi dute eta turisten mugikortasunaren gainean udalak neurriak hartzea.

Orereta Ikastolako udalekuetan izena eman daiteke

2 eta 12 urte bitarteko gazteei bideratzen zaizkie, ekainaren 27tik uztailaren 15era izango dira, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 6a da.

Lau barrutietan asfaltatze lanak egingo dituzte

240.000 euroko aurrekontua dute horretarako, eta zortzi aste iraungo dute lanek.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Aste Santuan, aldaketak kiroldegien ohiko ordutegietan

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, eta Fanderiako igerilekuak soilik apirilaren 16an eta 17an irekiko dira.

Gehiago