Aste Santuan, aldaketak kiroldegien ohiko ordutegietan
Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, eta Fanderiako igerilekuak soilik apirilaren 16an eta 17an irekiko dira.
Aste Santuak aldaketak ekarriko ditu Errenteria-Oreretako kirol instalazioetara, eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko ohiko ordutegiak aldatuko dira.
Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, biak barne.
Fanderiako igerilekuei dagokionez, itxita egongo dira apirilaren 14, 15 eta 18an. Apirilaren 16an, larunbata, 09:00etatik 21:30era egongo da zabalik, eta 17an, igandea, 09:00etatik 14:00etara irekiko da.