'Bidaiaide' antzezlana hilaren 24ean ikusgai
Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Laborategiak aurkezten duen antzezlana 'Geuretik sortuak' egitasmoaren baitan sortu dute.
Bidaiaide hau Geuretik sortuak egitasmoaren baitan sortutako antzezlana da. Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Laborategiak sortutako obra da, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Antzezleak Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe” eta Mikel Ugarte dira, Idoia Beratarbide eta Iraia Eliasen zuzendaritzapean antzeztuko dute. Emanaldiak 70 minutuko iraupena izango du.
Antzezlana hilaren 24ean izango da arratsaldeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
Sarrerak Garmendi txokolategian 5 euroan izango dira salgai gaurtik aurrera.