Ramon Sagarzazu oiartzuarra berriz epaituko du Auzitegi Nazionalak
Dignidad y Justicia elkarteak egin du eskaera eta Sagarzazurekin batera beste 10 euskal herritar ere epaituko dituzte.
Akusatuen artean Ramon Sagarzazu oiartzuarra dago, eta atentatua agindu izana leporatzen diote, Ibon Fernandez, Gorka Palacios, Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Iñaki Esparza, Mikel Albizu eta Marixol Iparragirrerekin batera. Bestalde, Garikoitz Arruarte eta Gorka Loran ere epaituko dituzte ekintzaren egile material gisa.
Dignidad y Justicia elkarteak eskatu du auzia berriz irekitzea, eta guztira hamar euskal herritar epaituko dituzte berriz. Akusazioaren arabera aurrez prestatutako atentatua izan zen eta horregatik egin du ETAren garaiko zuzendaritzako ustezko kide ziren horien aurka.