Mantenu lanak egingo dira Jaizkibel hiribideko zuhaitzetan
Apirilaren 21eko goizean izango dira lan horiek. Lauzpabost orduko iraupena izatea aurreikusten da, eta ez da errepidea moztuko.
Jaizkibel hiribidean, Renfeko geltokitik Altamirako biribilgunera dauden lehortutako adar eta zuhaitzen kimaketa eta mozketa lanak egingo dira.
Lorezaintza zerbitzutik jarraipena egin zaie eremu horretan dauden zuhaitzei, batez ere egoera kaxkarragoan dauden hainbat zumarrei, eta ikusi da horietako zortzi lehorrak daudela.
Herritar asko bertatik pasatzen direnez eta lehorrak dauden zuhaitz eta adarrek erortzeko arriskua dutenez, herritarren segurtasuna bermatzeko zuhaitz horiek kentzea erabaki da.
Lan horiek apirilaren 21ean, osteguna, egingo dira, goizez. Lanak lauzpabost ordutan bukatzea aurreikusten da, eta horretarako, ez da errepidea itxiko, baina trafikoa erregulatua egongo da. Zuhaitzak dauden espaloia eta bidegorria itxiak egongo dira, eta bertatik ibiltzen diren oinezko eta txirrindulariak beste espaloitik bideratuko dira.
Kenduko diren zuhaitz horiek beste batzuengatik ordeztuko dira, horien ordez ezki eta astigarrak landatuz. Goiz berean, Villa bat eraikinaren aurrean dagoen lehortutako beste zuhaitz bat ere kentzeko beharra ikusi da. Azken kasu horretan, kendutako zuhaitz hori ginkgo batengatik ordeztuko da.