Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Adinberri eraikitzeko lizitazioa onartu du aldundiak

Lehenik, lur azpian eraikiko duten aparkalekuko lanekin hasiko dira, eta urte bukaeran, eraikina sortzeari ekingo diote. 59 milioi euroko inbertsioa egin du aldundiak.

Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2022/04/13

Adinberri zahartze osasungarrirako zentroa Trintxerpeko Hospitalillo kaiaren ondoan eraikitzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hori gauzatzeko lanen lizitazioa onartu dute. 59 milioi euroko inbertsioa egingo dute horretarako, 2022 urte bukaeran hasiko dira egiten, eta obrek 48 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute.

Adinekoen egoitza berritzaile bat, eguneko zentro bat, babespeko apartamentuak, zahartze osasuntsuari lotutako I+G unitate bat eta lurpeko aparkaleku bat edukiko ditu eraikin berriak. Zerbitzu nagusia 124 plaza eskainiko dituen adinekoen egoitza izango dela zehaztu dute. Bestalde, aldundiaren esanetan zeharkako 400 lanpostu berri inguru sortuko dituzte. 

Markel Olano diputatu nagusiak eman zuen atzo erabakiaren berri eta aldundiak azken hamar urteetan funts propioekin egindako “inbertsiorik garrantzitsuena” dela azaldu zuen, “izaera sozial eta aitzindaria” duena. “Egoitza eredu berritik abiatuta eraikiko den belaunaldi berriko lehen zentroetako bat izango da Adinberri –bizikidetza unitate txikiak, komunitatearekiko lotura eta etxeko giroa– non adinekoek etxean bezala bizi direla sentitzen duten”.

Espazioaren xehetasun gehiago ere eman dituzte, hala nola, 18 babespeko etxebizitza izango dituela 22 plazekin, eta eguneko zentro bakarra egongo dela. Gainera, Adinberriko berrikuntza unitatea sortuko dute ere “irtenbide berriak eta arreta eredu berritzaileak frogatzeko” balioko duena Olanoren hitzetan. Gune horrek 680 metro koadroko azalera izango du, eta ikerketa nahiz testatze espazio bat edukiko du.

Lurraren azpian bi solairuko eta 468 aparkaleku izango dituen aparkaleku bat eraikiko dute ere. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Rafaela Romero diputatuak adierazi du era horretan Trintxerpek jasaten dituen hirigintzako bi arazoei aurre egingo dietela: “Hospitalilloko inguruak herritarren gozamenerako izan behar du, eta ez ibilgailu pribatuak kolonizatutako espazio bat. Trintxerpek hirigintzako bi arazo garrantzitsu ditu: aparkalekurik eza eta espazio librerik eza. Jarduketa honen bidez bi arazoak konpontzen saiatuko gara”.

Romerok gogorarazi du Lurralde Antolaketako departamentuak 25 milioi euro baino gehiago inbertitzen ari dela Pasaiaren biziberritze lanetan, “Trintxerpeko barrutian aparkatzeko arazoa konpontzeko ekarpena eginez eta herritarren gozamenerako espazio libreak sortuz”. Era horretan, Hospitalilloko ingurua herritarrentzako 9.000 metro koadroko espazio batekin berrurbanizatuko dutela aurreratu du diputatuak.

Lehenik, aparkalekuko lanekin hasiko dira, eta ondoren, urte amaieran, zentroa egiten hasiko dira gainean. Bien bitartean, behin behineko aparkaleku bat sortuko dute aire librean; Zirizako eraikinaren albo batean egongo da, eta hasieran Aduana kaletik sartu eta irten beharko dute ibilgailuek. Esku hartze horrek 824.465,14 euroko inbertsio gehigarria izango duela adierazi dute, eta obrek hiru hilabete iraungo dituztela.

Proiektu hau gauzatu ahal izateko inplikatutako administrazioen arteko lankidetza funtsezkoa izaten ari dela nabarmendu du diputatu nagusiak, hala nola, aldundiko sailak, Pasaiako Udala eta portu Agintaritza. “Lankidetza horrek funtsezkoa izaten jarraituko du obrak egin bitartean”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.