Kultur Etxera gerturatu beharko dute interesdunek, 16:30etatik 20:15era bitarte.
Datorren asteazkenean, apirilak 20, odol erauzketak egingo dira Pasai Antxoko Kultur Etxean 16:30etatik 20:15ak arte.
Oroitarazi dute Pasaiako Udalak ezarritako Higiene eta Osasuneko Segurtasun Protokoloa kontuan izango dute, eta beraz, maskara, pertsonen arteko tartea eta bestelako neurriak bete beharko dituzte bertaratzen direnek. COVID-19aren sintomak edukiz gero, ezin dela joan azaldu dute.
Martxoaren 27ko saioan 27 poltsa jaso zituztela jakinarazi dute, eta bi emaile berri egon zirela. “Emaile berriak beharrezkoak izaten dira naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko”.