Metrokoadroka Sormen Kolektiboak 'Bidaide' lana aurkeztuko du igandean
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroren truke, Garmendi txokolategian.
Igandean (hilak 24) antzerkiak Oiartzungo udaletxeko areto nagusia hartuko du, Metrokoadroka Sormen Kolektiboak Bidaide lana aurkeztuko baitu bertan. Udalbiltzak, udalak berak eta Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu dute saioa, eta herriko antzerkizale guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita. 19:00etan hasiko dute emanaldia.
Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe” eta Mikel Ugarte igoko dira oholtzara, Idoia Beratarbide eta Iraia Eliasen zuzendaritzapean antzeztuko dute. Orotara, 70 minutuko iraupena izango du saioak.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroren truke, Garmendi txokolategian.