Errenteriako Udalak diru laguntza eman dio Ukraina-Euskadi elkarteari
8.000 euroko diru laguntza gerraren ondorioak arintzeko izango da erabilia.
Ukrainaren aldeko kontzentrazioa Herriko Plazan. Gerrak irauten duen bitartean, Ukrainako herritarren biziraupenean laguntzeko dirulaguntza emango dio Errenteriako Udalak Ukraina-Euskadi elkarteari. Diru laguntza hurrengo produktuak erosteko baliogarria izango da: higiene-produktuak, hotzerako arropa eta osagarriak, lo-zakuak, elikadura, material osagarria eta paketatzeko paper-kaxak, besteak beste.
Ukraina-Euskadi elkarteak Ukrainako kulturaren sustapenean lan egin du orain arte, eta lankidetza proiektuak ere garatu ditu.
