Baztanera txangoa antolatu du Aiton Bordak
Ekainaren 17an izango da egun osoko bidaia. Txartelak 20 euroan erosi behar dira, Aiton Bordan bertan.
Elizondo bisitatuko dute txangoaren barruan. Pixkanaka ohiko jarduerak berraktibatzen ari da Aiton Borda. Horren erakusle, ekainean egingo duten irteera. Baztanera egun osoko txangoa egingo dute Lezoko erretiratuen elkartekoek.
Ekainaren 17an izango da zehazki irteera. 09:15ean dira ateratzekoak Lezotik, eta bueltan 20:00etan egotea espero dute. Bitarte horretan, Baztanera iristerakoan hamaiketakoa egingo dute, Jauregia gaztandegia bisitatuko dute (Anitzen dago), eta ondoren Elizondo ezagutuko dute. Han egingo dute bazkaria, Baztan hotelean, 14:00ak aldera. Bazkalostean, bingoa eta dantzaldia egingo dituzte.
Bidaiaren prezioa 20 eurokoa da. Erreserbak Aiton Bordan bertan egin behar dira.
