Erakusketaz aparte, bisita gidatuak antolatu dira San Marko Gotorlekuan. Helburua bailararen historia eta haren bilakaera ezagutzea da.
Udal taldeak 18:30ean bilduko dira udaletxean, gai ordenak dituen zazpi puntuei buruz eztabaidatzeko. Horietako batek Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa izango du hizpide.
Espetxe politikak euskal presoengan duen eraginaz ariko dira Onintza Ostolaza abokatua eta Zigor Agirre Sareko kidea.
Asfaltatze lanak medio, datorren astelehenetik hurrengora arte (maiatzak 1) ezingo da ez autoz ibili ez aparkatu kale horretan.
Hitzaldia hilaren 28an izango da, asteartea, eta helburua gazteen buru osasuneko arazoak prebenitzea da.
Larunbatean eta igandean, goizetik arratsera, Easo Minikoparen barruko Kimu Mailako partidak jasoko ditu herriko kiroldegiak.
Bost puntu izango ditu datorren astearteko udalbatzarrak; artean, PSE-EE eta EH Bilduren mozio bat, eta EAJren beste bat.
Antxoko elkarteak ibilaldia antolatu du Ereñotzuko Larre Gain sagardotegiraino, hilaren azken larunbaterako. Tiketak salgai daude jada.
Igandean (hilak 24) jarri dute hitzordua, 09:30ean elkartuko dira Bizardia plazan (Gurutzeko plazan).
David Martin errenteriarrak 'El pueblo gitano en Euskal Herria' liburua aurkeztuko du Auzo Lokalean hilaren 29an.