Mendi martxa sagardotegira, Basarirekin

Antxoko elkarteak ibilaldia antolatu du Ereñotzuko Larre Gain sagardotegiraino, hilaren azken larunbaterako. Tiketak salgai daude jada.

Birusak Antxoko Basari elkartearen jarduna eten bazuen ere, inoiz baino indartsuago bueltatuko dira antxotarrak, elkartearen tradizio den jarduera batekin, hain zuzen: mendi irteera eta sagardotegia egingo dituzte hilaren 30n.

Basariren ibilaldiarekin bat egin nahi dutenak Gure Zumardian elkartuko dira 09:00etan, eta elkarrekin joango dira Ereñotzuko (Hernani) Larre Gain sagardotegiraino. Han, 14:00ak aldera, merezitako bazkaria egingo dute partaideek sagardotegi menuarekin.

Bazkarirako txartelak hilaren 25era arte erosi ahalko dira 35 eurogatik (prezioaren barruan dago, halaber, Antxora bueltako busa) Mimos, Dani, Kamio eta Izadi tabernetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.