Nerabeekin komunikazioa sustatzeko hitzaldia Reina Aretoan

Hitzaldia hilaren 28an izango da, asteartea, eta helburua gazteen buru osasuneko arazoak prebenitzea da.

Agifesek hitzaldia emango du Errenteriako Reina Aretoan nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera. Hitzaldia hurrengo ostegunean izango da, hilak 28, eta hizlaria Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoa izango da.

Hizlariak jarraibide batzuk eskainiko ditu familia-komunikazioa hobetzeko eta seme-alabei beren sufrimendu psikikoa azaleratzen eta ager daitezkeen osasun mentaleko arazoak bideratzen laguntzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.