Euskal Herriko ijito herria, Gaztañon
David Martin errenteriarrak 'El pueblo gitano en Euskal Herria' liburua aurkeztuko du Auzo Lokalean hilaren 29an.
David Martinek hark egindako El pueblo gitano en Euskal Herria liburua aurkeztuko du hilaren 29an (ostirala) 19:00etan Gaztañoko Auzo Lokalean. Egindakoa aurkezteaz gain, Martinekin solasean aritzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako lana da Martinena. Bertan, ijito herriak Euskal Herrian bost mendeko sustraiak gutxienez dituela azaldu du sortzaile errenteriarrak.