Ohiko osoko bilkura egingo du Pasaiako udalbatzak
Bost puntu izango ditu datorren astearteko udalbatzarrak; artean, PSE-EE eta EH Bilduren mozio bat, eta EAJren beste bat.
Laugarrena izango da datorren astearteko ohiko udalbatzarra. Aurreko baten artxiboko argazkia da hau. Hileroko azken astearte guztietan bezala, ohiko osoko bilkura egingo du Pasaiako udalbatzak hilaren 26an, 18:00etatik aurrera Arizabalo Jauregian (udaletxean). Urteko laugarrena izango da datorren asteko udalbatzarra, eta guztira bost puntu izango dituzte eztabaidagai antxotarren ordezkariek. Horratx:
-
- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea eta Tokiko Gobernu Batzordeko akordioen berri ematea.
- MUGIKORTASUNA
- Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza Arautzailearen aldaketaren hasierako onarpena.
- MOZIOAK
- PSE-EE Pasaia eta EH Bildu Pasaia udal taldeek aurkeztutako mozioa, MUGI tarifa-eredua babestu eta sustatzeko eta MUGI sistemaren tarifak sozialago eta ekonomikoago egiteko neurriak hartzeko.
- EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa, herri barneko bidaietarako garraio guztietan hiribus tarifa ezartzeari buruzkoa.
- Galde-erreguak.
