Asteburuan, kirol eta kultura eskaintza zabala herritarrentzat
Aisialdirako ekimen ugari antolatu ditu udalak. Artean, herritarrek kirolaz zein ikus-entzunezko emanaldiez gozatzeko aukera izango dute.
Aste Santua igaro den arren, Lezoko Udalak kultura eskaintza zabala eskaintzen jarraituko du. Urrutira joan gabe, asteburu honetan zenbait ekimen antolatu ditu. Hasteko, Eskubaloiaren Asteari hasiera emango zaio, eta saskibaloiko Easo Koparen hainbat partida ere herrian jokatuko dira.
Horietaz gain, Gezala auditoriumean ikus-entzunezko emanaldi desberdinak antolatu dira, bihar eta etzirako:
Bihar, larunbata (apirilak 23)
- Arratsaldeko 16:30etan: “Igelen Erresuma” pelikularen proiekzioa. Sarrera, dohainik.
- Arratsaldeko 19.00etan: “Urak aske” dokumentalaren proiekzioa. Sarrera, dohainik.
Etzi, igandea (apirilak 24)
- Arratsaldeko 20:00etan: “Hamaika” dantza antzezlanaren emanaldia. Sarrera, 8 eurotan.
Lezo herriko kirol eta kultura ekimen guztien inguruko informazio osoa, esteka honetan sakatuta.