Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsaldean. Xanistebanetan ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartuko dituzte, besteak beste.
Urdaburuk Toloñora (Araba) irteera antolatu du. Mendi ibilaldia egiteaz aparte, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria ere egingo dute.
Hilaren 24, 25 eta 26an izango dira itxierak, bide-zoruak berritzeko egingo dituzten lanak amaitu arte.
Alokatze-kontratuen iraungitzearen berri emateko lehen jakinarazpenak jaso dituzte, dagoeneko, Pontikako hainbat bizilagunek.
Kulturaz Bete Arte izeneko jardunaldia egingo dute. Bertan, Oiartzungo kultur eragileek azken urtean herriko kulturgintzaren inguruan egindako hausnarketa partekatuko dute, "iritziak trukatu eta beste esperientziak ezagutzeko".
'La Recouvrance' goletak Pasaia Itsas Festibalean parte hartuko du. Ontzigintza tradizionaleko itsasontzi bretoirik handiena da.
Klubeko pilotariek zortzi partida jokatuko dituzte gaur, bihar eta etzi bitartean.
Errenteriako Udalak 600 inkesta egingo ditu astelehenetik aurrera. Gehienak telefonoz izango dira, baina email bitartez eta aurrez aurrekoak ere egingo dituzte.
Urdaburu Mendizale Elkarteak Marijo Villalba gonbidatuko du. Gazteleraz izango da hitzaldia, eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Obren ondorioz ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa, bi hilabetez. Bizilagunei ere eragingo diete lanek, hondakinak uzteko gune berriak erabili beharko baitituzte.
1969an lau mendizale euskaldunek Argeliara egindako irteeraren inguruko erreportajea proiektatuko dute Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.
Aisialdirako ekimen ugari antolatu ditu udalak. Artean, herritarrek kirolaz zein ikus-entzunezko emanaldiez gozatzeko aukera izango dute.