Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Herriko kulturzale eta kulturgileak elkartuko dira maiatzaren 7an

Oiartzun
Kultura

Kulturaz Bete Arte izeneko jardunaldia egingo dute. Bertan, Oiartzungo kultur eragileek azken urtean herriko kulturgintzaren inguruan egindako hausnarketa partekatuko dute, "iritziak trukatu eta beste esperientziak ezagutzeko".

2022/04/22
Imanol Saiz Imanol Saiz

Datorren maiatzaren 7an (larunbata da) Kulturaz Bete Arte jardunaldia egingo dute Oiartzunen, Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikaren egitasmoz. Egitarau oparoa prestatua dute jada herriko hainbat kultur eragilek elkarlanean, egun osokoa.

Iaz elkartu ziren herriko hainbat kultur eragile, udalaren arabera, “Oiartzungo kultur ereduaren inguruan pentsatzeko, aretoaz eta aretoaren kudeaketaz hitz egiteko, baina batez ere, herriko kulturgintzaren inguruan hausnartzeko”. Lau asanblada egin zituzten eragileek, eta ondorengo ezaugarri eta balioak adostu zituzten: Oiartzungo kulturgintzak euskalduna, feminista, herritarra, herrigilea, parte hartzailea, horizontala, sortzailea eta inklusiboa behar duela izan. Talde eragile bat ere sortu zuten, behin-behinekoa, honako hiru helburuekin: herriko kulturgintzaren eta eraikin berriaren kudeaketa eredua aztertzea, herriko kultur proiektua diseinatzea eta bi zeregin horiek posible egingo dituen antolakuntza egituratzea.

Bada, asanblada horietatik atera da maiatzaren 7ko egitasmoa, antolatzaileen arabera, “atera diren ideia, hausnarketa eta zalantzei erantzuna emateko asmoz”. Hau da, orain arte talde eragilea bi lanetan aritu da nagusiki. Alde batetik, kultur proiektua lantzen ibili dira (kulturgintzaren gakoak identifikatuz, artikulazio berri baterako oinarriak jarriz edota 2023ra bitarteko programazioa egituratuz), eta bestetik, kultur kudeaketa lantzen aritu dira.

“Uste dugu herriko kulturgile eta kulturzaleok erabaki behar dugula kultur eredu berri hori zertarako, nork eta nola egin behar duen. Jardunaldien helburua, beraz, gai horien inguruan janztea da, jakintza elkarbanatzea eta herritarrok ahalduntzea”, esan dute udaleko iturriek.

Azkenik, herriko kulturzale eta kulturgile orori luzatu diote maiatzaren 7koan bertaratzera. Honakoa da egitaraua:

  • 09:45: Ateen irekiera.
  • 10:00: Sarrera.
  • 10:10-11:15: Antolaketa eredu berriak arakatuz, Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Talaios Koopeko Beñat Irasuegirekin.
  • 11:15: Atsedenaldia.
  • 11:45-13:45: Esperientzien plaza. Besteak entzunez gurea eraiki.  Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak eta  Aiaraldea Ekintzen Faktoriak parte hartuko dute.
  • 14:00: Bazkaria.
  • 16:00: Pagoarte: Abangoardia kulturala Oiartzunen.
  • 17:00: Haripiloak antzerki pieza laburra (Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea).

Goizeko saioak udaletxeko pleno areto nagusian izango direla aurreratu du udalak, eta bazkaria doakoa izango dela. Arratsaldeko saioak aldiz, Arizmendieneako lorategian egingo dituzte. Izena emateko, helbide honetara idatzi edo 943 49 01 42 telefono zenbakira deitu beharko da, maiatzaren 4a baino lehen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.