Datorren asteartean, lau mendizale Hoggarrera joan zirenekoa ikusgai

1969an lau mendizale euskaldunek Argeliara egindako irteeraren inguruko erreportajea proiektatuko dute Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.

Haggar mendikate ingurua (Argelia). Argazkia: Urdaburu Mendizale Elkartea.

Datorren asteartean, hilak 26, Urdaburu Mendizale Elkarteak “50 años de la Primera Expedición Vasca al Hoggar (Argelia)” erreportajearen proiekzioa eskainiko du. Alberto Caceres eta Luis Abalderen eskutik, 1969an lau mendizale euskaldunek Argeliako Hoggar mendikatera egindako bidaia gogoratuko dute. Proiekzioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23).

Egunotan, espedizioaren inguruko argazki-galeria egongo da ikusgai ere elkartean; astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.