Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxeak uzteko lehen gutunak jasotzen hasiak dira Arramendiko bizilagunak

Alokatze-kontratuen iraungitzearen berri emateko lehen jakinarazpenak jaso dituzte, dagoeneko, Pontikako hainbat bizilagunek.

Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atarietan bizi diren bizilagunak dira etxegabetze arriskuan daudenak.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2022/04/22

Hilaren 16ean iraungi zen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Jaureguizar enpresa eraikitzailearekin duela 15 urte sinatutako hitzarmena, aukera emanez Pontikako Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atarietako etxeak -gaurdaino babes ofizialeko alokairuan egondakoak- salgai jartzeko. Euren alokatze-kontratuen baliogabetzearen berri emateko jakinarazpenak jasotzen hasiak dira bertoko bizilagunak.

Alfonso Gabarri 3. atean bizi den bizilagunarekin izan zen HITZA joan den hilabetean eraikin horietan bizi diren 30etik gora familien egoeraren berri izateko. Orduan esan zuen alokatzaileek etxebizitza horiek erosteko baliabiderik ez zutela, eta “kale gorrian” geratuko zirela alokairuak luzatu ezean. Gaur, kontratu horiek iraungitzen hasiak direnean, egoera ez da aldatu.

Bizilagun bakoitzak epe propioak ditu, sinatze dataren baitakoak; Gabarriri ekainean bukatuko zaio alokatzeko eskubidea, baina argi du hark, langabezian dagoen emaztea eta lau seme-alaba izanik, alde egingo ez duela. “Gu ez goaz inora”, irmo adierazi zuen joan den hilabetean, eta gaurkoan berretsi du: “Nora joan ez dugu eta ezin dugu kalean gelditu”.

Hark ez du oraindik abisu gutuna jaso, baina jakitun da, hori postontzian topatzen duenetik aurrera, edozein momentutan heldu ahalko zaiola etxegabetze-agindua. Lehen jakinarazpenak -ekainean jasoko duenak- alokairuaren bukaeraren berri eman eta erosteko aukera eskaintzen duela azaldu du bizilagunak. “Tira, aukera, zerbait esatearren, etxerik erosteko aukerarik ez baitugu hemengook”.

Pilota, Eusko Jaurlaritzaren eta Errenteriako Udalaren teilatuan
Hil hasieran eman zuen aditzera enpresa sustatzaileak bizilagunen ezinegona partekatu ez ezik, kasu bakoitza “banan-banan” aztertuko zuela, gaiari ahalik eta irtenbide aproposena emateko.

Horrez gain, Jaureguizarrek jakinarazi zuen bai Eusko Jaurlaritzari zein Errenteriako Udalari eskaini ziela etxe horiek erosteko aukera, gaur artean bizilagunek izan duten babespeko alokairua haiek kudeatzeko. Hemen irakur daitezke jabeak hedabideetara helarazitako oharraren detaileak.

Erlazionatutako edukiaJaureguizar: “Kasu bakoitza aztertuko dugu, ahalik eta irtenbide egokiena emateko”Arramendi pasealekuko bizilagunei babesa eman diete
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.