Mendiko arroparen inguruko hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean
Urdaburu Mendizale Elkarteak Marijo Villalba gonbidatuko du. Gazteleraz izango da hitzaldia, eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Marijo Villalbaren eskutik, datorren apirilaren 28an mendiko arroparen inguruko hitzaldia eskainiko du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Urdaburu Mendizale Elkarteak mendiko arroparen inguruko hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, apirilaren 28, elkartearen egoitzan. Hitzordua arratsaldeko 19:30etan finkatu dute.
Marijo Villalbak emango du hitzaldia, gazteleraz, “Equipación y vestimenta para la práctica del senderismo” izenburupean.
