Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ed Wood zinema zuzendariari omenaldia egingo dio OzZinemak

Tim Burtonek zuzendutako filmak historiako zuzendari txarrenaren irudian jartzen du fokua, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.

Ed Wood filma.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/25

OzZinema zineklubak ‘Zineman Zinema’ hiru saioko zikloari ekingo dio bihar. Proiektutako den lehen filma Tim Burton zuzendari ospetsuaren ‘Ed Wood’ da, Johnny Deep aktore famatuak interpretatzen duena.

Ed Wood zinema zuzendari gaztea da, prestakuntza akademikorik gabeko ameslaria, emakumez janzten zalea eta estudio handi batean filmak egiteko aukera gutxi dituena. Hala ere, ez du amore ematen zuzendari ospetsu bihurtzeko ahaleginean. Pertsonaia talde bitxi bat bildu ondoren, aurrekontu txikiko filmak egiten ditu, xelebreak eta teknikoki oso zainduak ez direnak.

‘Ed Wood’ Tim Burtonen film onenetarikoa dela diote askok. 1994an egina, zinemaren historiako zuzendari txarrenaren irudia eta ondarea omentzen ditu Burtonek. ‘Ed Wood’ ez da ohiko film biografiko bat, zinemari omenaldi argia egiten baitio bere figura gutxietsienetako baten bidez.

Gidoiaren arreta Wooden hiru film ezagunenetakoen proiekzioetan jartzen da: ‘Glen or Glenda’, ‘Bride of the Monster’ eta ‘Plan 9 from Outer Space’. Burtonek Wooden izaera baikorra eta berezia aztertzean jartzen du begirada, eta, batez ere, bere bizitzako azken urteetan Bela Lugosirekin aktorearekin elkartu zuen adiskidetasunean.

Hollywoodek bere urrezko urteei begiratzen dien artifizialtasunetik ihes egiteko, filma zuri-beltzean filmatu zen, iraganeko eta ahaztutako garai baten espirituari ahalik eta leialen izateko.

‘Ed Wood’ ‘Zineman Zinema’ zikloaren barruan proiektatuko den lehen filma da, baina ez azkena. Bigarrena, ‘Bowfinger’, maiatzaren 10ean izango da, eta, azkena, ‘The Disaster Artist’, ekainaren 14an.

‘Ed Wood’ bihar ikusi ahal izango da Niessen zinema aretoetan, 19:30ean. Sarrerak hiru bidetatik lortu ahal izango dira lau euroko prezioan: https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean, Lekuona Fabrikan, eta Niessen Kulturguneko leihatilan saioa baino ordubete lehenago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.