2022/4/25

Iztieta-Ondartxoko jaiak bueltan dira

Bi urtez bertan behera gelditu ondoren, bueltan dira Iztieta-Ondartxo auzoko jaiak. Egitarau oparoa aurkeztu dute antolatzaileek.

Udalak eta Aldundiak etorkizuneko proiektuak partekatu dituzte

Markel Olano Aizpea Otaegirekin bildu da 'Etorkizuna Eraikiz' kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko proiektu nagusiak ezagutzeko.

[Galeria] Gurutze inguruko bazterrak txukundu dituzte

Hogei bat oiartzuar Gurutze auzoko hondakinak biltzen ibili ziren atzo, auzolanean, Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren barruan.

Ostiralera arte eman daiteke izena Axular Pala Txapelketan

Axular tabernan dago inskribatu ahal izateko orria. Hilaren 29an, 15:00etan, bukatuko da parte hartzeko aukera.

EMKE bandak saio bikoitza antolatu du ekainean

Donostiako Orfeoiarekin, Errenteriako Musika Bandarekin eta artista talde handi batekin 'Carmina Burana' klasikoa eskainiko dute.

Laguntasuna elkarteak ostiralean egingo du batzar nagusia.

Fanderiako tenis pistak aparkaleku gisa aldi baterako

ADIFen obren ondorioz gaueko aparkaleku bat egokitu du Udalak Fanderiako tenis-pistetan. Abuztuan obrak amaitu arte mantenduko da, 21:00etatik 9:00etara.

oiarpe ke

Oiarpeko pilotarien asteburuko partiden emaitzak (2022-04-22)

Oiarpeko pilotariek zortzi partida jokatu dituzte asteburu honetan, gehienak etxetik kanpo.

Markos eta Bereziartua, finalerdietatik kanpo

Final laurdenetarako txartela eskuratu arren, larunbatean Iraola eta Gonzalezen kontra porrot egin zuen bikoteak. Arruabarrena anaiak izango dira EHko pala txapelketa irekian jarraitzen duten eskualdeko bakarrak.

Aitor Conde eta Vanessa Alzaga, garaile San Markon

Conde eta Alzaga izan ziren Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markoko igoera mendi lasterketan azkarrenak.

Ed Wood zinema zuzendariari omenaldia egingo dio OzZinemak

Tim Burtonek zuzendutako filmak historiako zuzendari txarrenaren irudian jartzen du fokua, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.

Estitxuren kontzertua, larunbatean, Juanba Berasategin

19:00etan hasiko da Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolaturiko emanaldia. Sarrerak Berezi okindegian eskura daitezke.

Antxotarrak Lasterkari Taldeko emakumeen nagusitasuna Salamancan

Ciudad Rodrigoko maratoi erdiko taldekako sailkapenean bigarren izan dira Antxoko emakumeak. Bakarka, ere, podiumak hartu dituzte.

Gehiago