Iztieta-Ondartxoko jaiak bueltan dira

Bi urtez bertan behera gelditu ondoren, bueltan dira Iztieta-Ondartxo auzoko jaiak. Egitarau oparoa aurkeztu dute antolatzaileek.

Beste urteko bateko Iztieta-Ondartxoko jaiak.

Iztieta-Ondartxo auzoko jaien antolatzaileek jaiak bueltan direla jakinarazi, eta egitarau oparoa iragarri dute hurrengo egunetarako. Hona hemen egitarau osoa:

Apirilak 29, ostirala

  • 19:00etan: Gurekin A.E.-tik botako du txupina. Jarraian, auzoko kaleetan zehar triki-poteoa.
  • 20:00etan: Muxikoak Diputazio Plazan.
  • 21:00etan: 70/80 hamarkadetako musika Diputazio Plazan. DJ El Gran Alfon.

Apirilak 30, larunbata

  • 11:0etan: Ginkana, Gurpil taldearen eskutik, Diputazio Plazan.
  • 12:00etan: Toka txapelketa irekia (afizionatuak eta Federatuak).
    • Haurrentzako Toka eta Bote txapelketak, Hondarribia Kalean.
  • 12:30ean: Haurrentzako pertsonaiekin Photocall, Elipsis taldearen eskutik, Diputazio Plazan.
  • 13:00etan: Patata Tortilla Lehiaketa, Donostia kalean.
  • 16:00etan: Hibaikak antolatutako batelen estropadak (Xabino Etxebaguren-i III. omenaldia).
  • 16:30ean: Gurutze Gorriak eta Kromosoma Tailerrak antolatutako trizikloekin mugikortasun seguru eta osasuntsua, pintura tailerrak eta haur-jolasak, Hondarribia Kalean eta Diputazio Plazan. Ondoren, Txokolatada.
  • 23:30ean: DJ saioa ‘Badator berbena’ Jai-Toki-ren eskutik, Diputazio Plazan.
  • 24:00ean: Zezensuzkoa, Diputazio Plazan.

Maiatzaren 1, igandea

  • 12:00etan: Meza San Jose Obrero Parrokian.
  • 12:00etan: Danborrada, Gurekin A.E.-tik abiatuko da auzoko kaleetan zehar.
  • 16:00etan: Eskulanen tailerra Gurekin A.E.-an (Iztieta Pasealekua, 3), Sormen Taldearen eskutik.
  • 18:30ean: Furius-ek antolatutako Jaien amaierarako dantza-ikuskizunak, Diputazio Plazan.
  • 21:00etan: Jaiei amaierako Azken Traka, Lezorako zubitik.

Hortaz aparte, antolatzaileek adierazi dute jaietan zehar feriak Donostia Kalean izango direla.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.