Gazteek euskarari buruz hausnartzeko antzerkia eta solasaldia, Donibanen
Formol konpainiak 'Album' obra eskainiko du Juanba Berasategin. Gero, hausnartzeko tartea: 'Zer egin nahi dugu gazteok gure hizkuntzarekin?'.
Maiatzaren 6an Album antzezlana eskainiko dute Formol konpainiako Intza Alkain eta Mikel Ibargurenek, Edurne Azkarateren zuzendaritzapean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Udalerriko gazteek euskararen gaineko solasaldia egingo dute gero.
Antzerki saioa 19:00etan hasiko da, eta edonor da ongietorria horrekin gozatua hartzera nahiz, ondoren, Zer egin nahi dugu gazteok gure hizkuntzarekin? galderaren gainean hausnartzera. Horretarako izena eman beharko da honako esteka honen bidez.