Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, lau udalekin batera, estetika establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiarazi du.
Eskualdeko eta Gipuzkoako zortzi dantza taldek parte hartuko dute goizetik arratsera arte luzatuko den egunean.
Lehian parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena emateko aukera dute. Ekainaren 18ko jardunaldia jasoko du herriak, hirugarrena hain zuzen.
'Eraikuntzarako materiala' bere aurreneko nobelarekin jaso du aitorpena idazleak. Euskal Herriko irakurleek ematen duten saria da, eta ekainean egingo dute hura banatzeko ekitaldia.
Milimetroak martxan dira, eta goizean 100 ikaslek Gernika koadroa margotu dute. Arratsaldean musika eta dantza izango dira protagonistak.
Touringek Jon Bautista campusa antolatu du udarako eta izen-emateak irekita daude dagoeneko. Ekainaren 24tik uztailaren 21era izango da.
Harpide eta HITZAkideentzako zozketa berezia antolatu du HITZAk Super Amara Bera Beraren laguntzari esker.
Martxa 10:45ean abiatuko da Errenteriako Gamon Zumarditik, eta antolatzaileek lan-baldintzetan murrizketen eta pribatizazio ondorioak salatu nahi dituzte, besteak beste.
Sareko Inaxio Oiartzabalek hitzaldia emango du ostiralean. Ondoren, Madrid I eta II espetxeetako sormen lanak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute.
09:00etatik aurrera bisitatuko dituzte herriko bost konposta guneak. Erabiltzaileek aurrez aurre egin ditzakete kontsultak.
Lur Korta ipuin kontalariak eskainiko ditu lau saioak, maiatzaren lehen astelehenetik ostiralera. 17:30ean hasiko dira guztiak.
Formol konpainiak 'Album' obra eskainiko du Juanba Berasategin. Gero, hausnartzeko tartea: 'Zer egin nahi dugu gazteok gure hizkuntzarekin?'.