Euskal presoen egungo egoera, Lezoko solasaldian

Sareko Inaxio Oiartzabalek hitzaldia emango du ostiralean. Ondoren, Madrid I eta II espetxeetako sormen lanak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute.

Inaxio Oiartzabal Sareko kidea.

Hilaren 29an, ostirala, Sareko kide Inaxio Oiartzabalek solasaldia eskainiko du Gezala Auditoriumean, 19:30ean hasita. Gaia: Espetxe politika eta euskal presoen egungo egoera.

Ondoren, Fernando Barberok Paréntesis. Libertad literaria desde el encierro liburuaren aurkezpena egingo du. Madrid 1 eta II espetxeteetako (Alcala Meco) presoek egindako sormen lanak daude bilduta liburuan, tartean Jaione Jauregi preso lezoarraren ekarpena dagoelarik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.