Adituek bihar bisitatuko dituzte Lezoko konposta guneak

09:00etatik aurrera bisitatuko dituzte herriko bost konposta guneak. Erabiltzaileek aurrez aurre egin ditzakete kontsultak.

Lezoko konposta guneetara urteko bigarren bisita egingo dute bihar (hilak 27, asteartea) adituek. 09:00etan hasiko dira bisitaldiarekin, eta hurrenkera honetan bisitatuko dituzte herriko konposta guneak: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Geldialdi bakoitza 45 bat minutukoa izango da.

Konposta guneen kontrola egiteaz gain, erabiltzaileen kezka eta ekarpenak jasotzeko prest daude adituak aurrez aurre. Bestela, Whatsapp bidez (647 057 402) edo posta elektronikoz ere egin daiteke haiekin harremana.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.