Ipuin kontaketa bana eskainiko dute barruti bakoitzeko
Lur Korta ipuin kontalariak eskainiko ditu lau saioak, maiatzaren lehen astelehenetik ostiralera. 17:30ean hasiko dira guztiak.
Lur Korta, Durangoko ipuin kontaketa batean. Pasaiako liburutegiek ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte maiatzerako. Barruti bakoitzeko emanaldi bana eskainiko du Lur Korta ipuin kontalariak, lau urtetik gorako haurrentzat. Horiek guztiak 17:30ean hasiko dira; hona hemen xehetasunak:
- Maiatzaren 2a, astelehena. Donibaneko Juanba Berasategiko Topagune gelan.
- Maiatzaren 3a, asteartea. San Pedroko liburutegian.
- Maiatzaren 4a, asteazkena. Antxoko Kultur Etxean.
- Maiatzaren 6a, ostirala. Trintxerpeko Alkateordetzan.
