Datorren astelehenean hasiko da Pasaiako bonuen kanpaina
Pasaian erosi kanpaina maiatza osoan egongo da abian, eta ekainean bukatuko da. 5 euroko deskontua lortuko da txartelekin.
Datorren astelehenean, maiatzak 2, hasiko da udalak abiarazitako Pasaian erosi kanpaina, 10 euroko txartel batekin 15 euroko erosketak egiteko aukera emanez.
Kanpainari atxikitako establezimenduek QR kodea duen kartel bereizgarri bat jarriko dute, erraz jakin dezaten bizilagunek udalerriko zein establezimenduk parte hartzen duten egitasmoan. Udalaren webgunean ere kontsulta daiteke izena eman dutenen zerrenda.
Laurak bat merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkartearekin elkarlanean abiarazi du kanpaina Pasaiako Udalarek. EH Bildu udal taldeak 2022ko aurrekontuari aurkezturiko emendakinari esker onartu ziren iniziatibak jasoko dituen 50.000 euroak.
Tiketak hilabete osoan egongo dira erabilgarri, eta ekainaren 5ean bukatuko da kanpaina.